LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

LEGE-INFORMAZIOA: informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko Legea

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du EUSKAL HERRIA BILDU (e)k: www.ehbildu.eus domeinua G-71206700 zenbakidun IFK eta helbidea Iruñeko (Nafarroa) Gaztelu Plaza, 49-1ean duen EUSKAL HERRIA BILDU ren jabetzapekoa dela.

EUSKAL HERRIA BILDU Alderdi Politikoen Erregistroan, 2014ko apirilaren 1ean, VII. liburukian 292. zenbakidun orrian.

EUSKAL HERRIA BILDUk ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik.

Legeak ezarritako mugekin, EUSKAL HERRIA BILDUk ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. EUSKAL HERRIA BILDUren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.

EUSKAL HERRIA BILDUren Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak EUSKAL HERRIA BILDUrenak edo haren lizentziadunenak dira. Edozein transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publikoko ekintzak, osorik nahiz zati batean izan, EUSKAL HERRIA BILDU ren beren beregiko baimena behar du.

DATU PERTSONALEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, honen bitartez jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak fitxategi batean jasota egoteko eta fitxategi horren ardura izateko onarpena EH Bilduri ematen diozula, zeinak egoitza ondorengo helbidean duen: Pillotegi 2, P.K. 20018 Donostia. Fitxategi honen helburua eskaera honen eta posta elektronikoaren eta kontaktuaren agendaren kudeaketa eta kontrola eta beraiekiko harremana kudeatzea posta arrunta, e- posta, telefono deiak eta mezularitza programen bitartez baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz. Datu hauek ez dira beste batzuen esku utziko eta hauek gordeko dira beharrezkoa eta zilegitasun guztiarekin bildu ziren helburuentzako.

Edozein kasutan onarpena ukatzeko, datuetara sartzeko eskubidea, horiek zuzentzeko edo kentzeko, erabileraren muga ezartzeko edo aurka egiteko, edota datuak leku batetik bestera mugitzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara: EH BILDU, Pillotegi 2, P.K. 20018 Donostia (Gipuzkoa) edo bidal ezazu mezu elektronikoa ehbildu@ehbildu.eus helbidera, zure izena, abizenak eta NAN zenbakia azalduz.

Modu berean Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioak edo galderak egin ahalko zaizkio Datuen Babeserako Ordezkariari e-posta bat bidalita DBAO@ehbildu.eus helbidera.

.

JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune hau EUSKAL HERRIA BILDUren jabetzapekoa da. Webgune honen, bertako orrien, pantailen, bertako informazioaren, itxuraren eta diseinuaren eta bertatik EUSKAL HERRIA BILDUren sozietate atxiki eta/edo haren mendekoen edozein webguneetara zehaztutako hiperestekaren jabego intelektualeko eskubideak, eta ustiaketa eta erreprodukzio eskubideak haren jabegoak dira, eta ez beste inorenak, beren beregi beste zerbait adierazten ez bada.

Webgune honetan agertzen edo eskaintzen den edozein izendapen, diseinu eta/edo logotipo, produktu edo zerbitzu EUSKAL HERRIA BILDUk, berari atxikitako edo/eta bere mendeko sozietateek edo hirugarrenek behar bezala erregistraturiko markak dira. Marka horiek bere legezko titularrak ez diren beste pertsona batzuek behar ez bezala eta beren beregiko baimenik gabe erabiltzea salaketa baten xede izan daiteke, eta Espainiako eta/edo erkidegoko ordenamendu juridikoan dauden legezko bitarteko guztiak erabiliz jazarri ahal izango da.

Hirugarrenen jabego eta marka eskubideak behar bezala azpimarratuta daude, eta gune honetan sartzen den edonork errespetatu behar ditu, eta ez da EUSKAL HERRIA BILDUren erantzukizuna izango ERABILTZAILEAk egin dezakeen erabilera, erabiltzailearena berarena izango baita erantzukizun guztia.

Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopiatu edo inprimatu daitezke webgune honetako edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukia edo oharrak erreproduzitzea, transmititzea, aldaraztea edo ezabatzea EUSKAL HERRIA BILDUren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

EUSKAL HERRIA BILDUk ez die erabiltzaileei transferitzen softwarearen jabetzarik. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. EUSKAL HERRIA BILDUk jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak ditu, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea beraren terminalera transferitzen badu, ezin izango du jatorrizko kodea edo haren lengoaia aztertu ahal izateko disekzionatu, deskonpilatu edo beste kode edo lengoaia batera itzuli.

APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokor hauek Espainiako legeriak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Euskal Herriko Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.